MENU 
 
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
Jarraitu  

Denda Ekologikoa
Zure BIO denda Irunen

Biotekan mota guztitako produktu ekologikoak aurkituko dituzu

Produktuak

Aukeratutako produktu ekologikoak

Produktu gozo eta osasuntsuen sorta paregabea.

Egunero mimoz landutako fruta eta barazki ekologikoak jasotzen ditugu, garaiko fruta eta barazkiak, eguzkitan helduak eta bere heltze puntuan jasoak.

Eta hamaika produktu ekologiko gehiago bertako ekoizle txikiek eskuz landuak. Arrautza eta jogurta ekologikoak, zerealak, lekak, kontserbak, gaztak, hestekiak, ogia, marmeladak, gozoak, gailetak, eta abar.

Produktu ekologikoak banan-banan, etxean edukitzea gustatzen zaizkigun horietakoak.



ECOBOX

ECOBOX
Gure kaxa ekologikoak

Produktu onenekin beteriko zure ECOBOXa hilabetero jaso ezazu.

Produktu berriak aukeratuko ditugu aldiro baina zure aukera eta beharren arabera ere antolatu dezakegu zure kaxa.

Dendara etorri zaitezke beraren bila edo nahiago baduzu etxera eramango dizugu.

35 edo 50 euroko zure ECOBOXa eskuratu ezazu.

 

Denda

2016 urtean Irunen sortua.

Benetako denda, produktu ekologiko osasuntsuz osatua. Barazki era fruta elokogikoen eskaintza hoberena, zuzenean baratzatik ekarria.

Leku zoragarria, magikoa, mimoz dekoratutako janari-denda, bizitzaz beteriko etxe zahar baten modura... Baskula zaharrak, barazki eta fruta zumezko zein egurrezko otarretan baratzatik ekarri berriak, espeltako produktu integralez osaturiko beirazko potoak...

la BIOteka, Beraketa 15, 20302 Irun (Gipuzkoa)
 

Gorputz konposaketaren analisia

Zuretzat egokiena dena
jaten lagunduko dizugu.

Analisia egingo dizugu,
aholkularitza eskaini eta
nahi baduzu baita dieta pertsonalizatua ere.

  1. Gorputz-konposaketa.
    Ura, Proteinak, Mineralak, Masa eta Pisua
  2. Giharra-Koipea.
  3. Gizentasuna.
  4. Koipe segmentala.
  5. Pisu-kontrola.
 
HEYQNUT

HEYQNUT
Fruitu lehor krema

Makina alemaniar berritzaile honekin, zure fruitu lehor krema nahi duzunean lor dezakezu.

Etorri eta probatu.

Informazio gehiago hemen:
www.heyqnut.com

 

Harremana

Telefonoa: +34 943 63 04 68
Eposta: oscar@bioteka.es

Kokapena

Beraketa, 15
20302 Irun
Gipuzkoa

 MAPA 

















 

Kokapena

Beraketa, 15
20302 Irun
Gipuzkoa

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago